Pentsio publiko duinak eta nahikoak [Testua: Arrasateko pentsionistak]

0
561

Eusko Jaurlaritzak EAEko pentsioak 1080 € arte osatu behar ditu.

Argazkia: MB artxiboa.

2015ean, Rajoyren presidentetzapean, pentsioen urteko errebalorizazioa % 0,25era murriztu nahi izan zen, Konstituzioaren 50. artikulua urratuz. Pentsiodunen gizarte- mobilizazioa erabakigarria izan zen igoera zeken hura zekarren dekretuaren aplikazioa blokeatzeko.

Baina egungo koalizio-gobernuak Legebiltzarrean aurkeztu eta gehiengo handiz onartu zuen 21/21 Legeak, pentsioen urteko errebalorizazioaren erreferentzia gisa, urteko 12 hilabeteetako KPIen batez bestekoa ezartzen du. Pentsioak jaistea eta pentsiodunen erosteko ahalmena murriztea dakar.

Hori guztia pentsioen erdia baino gehiago gutxieneko soldataren azpitik daudenean. Bi milioi eta erdi pertsonak baino gehiagok ez dituzte 650 euroak gainditzen. Prestazio prekarizatuenak dira, batez ere emakume-aurpegia dutenak.

2016ko irailean, Legegintzako Herri-Ekimenaren (LHE) 71.724 sinadura entregatu ziren Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko pentsioa 1.080 €-koa izatea Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko eskatzeko. EAJ-PSOEren Gobernu hark ez zuen aintzat hartu. Azken urteotan Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin izan ditugun bileretan esan digute DSBEaren araudia aldatu beharko litzatekeela, pentsioak bide horretatik osatu ahal izateko.

EUSKO JAURLARITZAK EAEko gutxieneko pentsioa osatu behar du, araudi espezifikoaren bidez eta banakako izaerarekin, 1.080 eurora arte Pobreziaren atalasetik beherako pentsiorik ez dagoela bermatu behar da, soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala ezabatuz eta gutxieneko pentsioa handituz LGSrekin parekatu arte, eta batez besteko soldataren % 60an kokatuz, Europako Gutun Sozialak gomendatzen duen bezala.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK ETA NAHIKOAK
PERTSONA GUZTIENTZAT
BERDIN DIO NORK GOBERNATU, GUK PENTSIOAK DEFENDATU

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen