Pentsio duinen aldeko manifestazioa: “Arazo hau gizarte osoarena da”

0
1015

Arrasateko Pentsionisten Plataformak antolatuta, mobilizazioa egin da “agintariei adieraziz kasu egin diezagutela”. Halaber, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu da pertsona guztientzat, genero arrakala desegiten.

Hotzari, euriari eta haizeari aurre eginez, hainbat herritarrek aurrera eraman dute pentsio duinen aldeko manifestazioa gaur eguerdian.

Gauza bera egin dute Euskal Herriko hiru hiriburutan eta herri ugaritan, azaroaren 30ean Iruñean egin bezala.

Bi mezu nagusi helarazi dituzte: “Gizarteari, arazo hau gizarte osoarena dela, ez soilik jubilatuena. Eta agintariei, kasu egin eta kontuan har gaitzazue”.

Alde honetatik, espainiar Kongresuan “Toledoko Itunaren Gomendioak berresteko hartutako erabakia” gaitzetsi dute. Izan ere, agiri horrek dio pentsioen alorrean “Gizarte Segurantza jasanezina” dela eta pentsioak “ezin direla KPIaren arabera birbalorizatu”. Arrasateko Pentsiodunen Plataformak aldarrikatzen ditu:

  • 1080 euroko gutxieneko pentsioa
  • 40 urte kotizaturik dituzten erretiro aurreratuen koefiziente murriztaileak indargabetzea
  • Soldatetako eta pentsioetako genero-arrakala amaitzea
  • Alarguntza-pentsioaren oinarri arautzailea diru-sarreren iturri bakar gisa %100eraino igotzea

Pentsioak ez ezik, manifestariek ere gizarte osoari zuzenean eragiten dieten “enplegu eta soldata duinak” ere aldarrikatu dituzte.

Azkenik, antolatzaileek ohartarazi dute datorren astelehenean (abenduak 7) ez dela bilkurarik egingo, espainiar jai ofizialen ondorioz. Bilkurei abenduaren 15ean berrekingo zaie.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen