Pelax taldeak blues eta rock soinuak ekarriko ditu Gaztetxera

0
1050
KOOLTUR

Pelax Unai Pelayo donostiarraren proiektua da. 2013an hasi zen bakarka berak idatzitako blues eta rock kantuak gitarra elektrikoarekin plazaratzen. Gerora, 2015ean taldea osatu, eta ordutik hainbat disko kaleratu ditu.

Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia eta bideoa: Pelax taldea.

Ostegun honetan, urtarrilak 23, Pelax taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Pelax Unai Pelayo donostiarraren proiektua da. 2013an hasi zen bakarka berak idatzitako blues eta rock kantuak gitarra elektrikoarekin plazaratzen. Gerora, 2015ean taldea osatu eta ordutik hainbat disko kaleratu ditu sortzaile geldiezina dela erakutsiz: ‘Cowboy´s Orchestra Saioak’ (2015), ‘Pelax eta Telmo Trenor’ (2017), ‘Talkak egiten du didaktika’ (2018) eta 2019an izenik gabe disko bikoitza.

Rocketik, bluesetik, progresibotik eta giro askotatik edaten du Pelax-ek eta laukote formatuan sonoritate askotara heltzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen