Pedro Sanchezek Mendebaldeko Sahararekiko duen jarrera berria salatzeko bilkura egingo dute Biterin

0
470

Argazkia: MB artxiboa.

Saharako Emakumeen Ligak elkarretaratzea egingo du bihar arratsaldeko 19: 00etan Biteri plazan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Sahararen inguruan azaldutako jarrera berria salatzeko. Marokok igorritako ohar bat, Sanchezek Mohamed VI.a erregeari helarazitako gutunaren edukia azalduz. Bertan adieraziko luke Espainiak Mendebaldeko Sahararekiko Marokoren autonomia-proposamena jotzen duela eztabaida hori ebazteko “oinarririk serioena, sinesgarriena eta errealistena.” Hartutako azken erabaki honen aurka egingo dira elkarretaratzeak Euskal Herri osoan.

Imagen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen