Pedro Sanchezek maiatzaren 9ra arte alarma egoera luzatzea proposatuko du

0
840

Hala ere, apirilaren 27tik aurrera, haurrentzako konfinamendu-neurriak lasaituko dituzte, eta, horri esker, kalera irten ahal izango dira, segurtasun-neurri guztiak bermatuz.

Alarma egoera beste bi astez luzatzeko proposatuko die Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Autonomia-erkidegoetako presidenteei eta Diputatuen Kongresuari, COVID-19 pandemiaren datu guztiak aztertzeaz arduratzen den batzorde zientifikoarekin izan duen bileraren ostean. Espainiako Gobernuak maiatzaren 9ra arte luzatu du alarma egoera COVID-19ren osasun krisia dela eta.

Hala ere, apirilaren 27tik aurrera haurrentzako konfinamendu-neurriak lasaituko dituzte, eta, horri esker, kalera irten ahal izango dira, segurtasun-neurri guztiak bermatuz. Aurrerago zehaztuko da nola eta noiz atera ahal izango diren kalera haurrak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen