Pedro Sanchezek alarma egoeraren azken luzapena lortu du

0
1055

Alarma egoera ekainaren 21era arte luzatuko da, eta susperraldiak saihesteko lege bat prestatuko duela iragarri du.

Pedro Sanchezek atzo lortu zuen alarma egoeraren azken luzapena Diputatuen Kongresuan ekainaren 21era arte. Alarma egoeraren luzapenak honako hauen babesa izan zuen: PSOE eta Unidas Podemos, Ciudadanos, EAJ, Más País, Nueva Canarias, Coalicion Canaria, PRC eta Teruel Existe 177 botoekin. 155 diputatuk kontra bozkatu zuten: PP, Vox, JxCat, Cup, UPN, Foro Asturias eta Compromis. ERC eta EH Bildu abstenitu egin ziren, 18 botoekin.

Datorren ekainaren 9an, Ministroen Kontseiluak “normaltasun berria” arautzeko errege lege-dekretu bat onartuko du, eta bertan jasoko dira COVID-19ren aurrean mantendu beharko diren osasun-neurri guztiak, behin lurralde ezberdinetan alarma-egoera desagertzen denean. “Normaltasun berria” datorren ekainaren 21erako aurreikusita dago, baita aurreratuago doazen autonomia-erkidegoek hala erabakitzen badute ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen