Patxi Ruizen alde Batzokian egindako pintadak salatu ditu Plenoak

1
1878

EAJ-PNV eta PSEk ondorengo mozioa aurkeztu zioten atzo arratsaldeko Osoko Bilkurari, beste taldeek ere onar zezaten:

Maiatzak 22ko gauean, Arrasateko Batzokia beste behin erasotua izan zen. Eraikinaren kanpoaldeko paretan pintaketak eta atera pintura gorria jaurti zuten. Gainera, erasoak Aldapa tabernari ere egin diote kalte, eraikin berean baitago, ostalaritzarentzat eta merkataritzarentzat oso zaila den une honetan. Uste dugu horrelako ekintzak gertuago daudela totalitarismotik eta faxismotik demokraziatik eta askatasunetik baino.

Erasoaren aldeko apustua ezkutuan egin beharrean hitza eta elkarrizketa erabiltzearen alde agertu nahi dugu, horregatik hurrengo Mozioa plazaratzen dugu Udalbatzak onartu dezan:

  • Udalean ordezkaritza dugun alderdi politikook gaitzesi egiten dugu Arrasateko batzokiaren aurkako erasoa, eta orain arte egin ez duten alderdiei dei egiten diegu aurrera pauso bat ematera denok elkarrekin aitortuaz alderdi politikoen topalekuei erasoak ez direla demokratikoak .
  • Arrasateko Udalak berretsi egiten du bizikidetzaren aldeko apustua, eta adierazten du hura hautsi nahi duten ekintza hauen aurrean ez duela atzerapausorik emango.
  • Arrasateko Udalak guztion artean eraikitako eta bizikidetzan eta errespetuan oinarrituriko Arrasateren alde egingo du lan“.

Debate politikoaren ostean, bozketaren emaitza ondorengoa izan zen:

  • Aldeko botoak: 12 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Ezezko botoak: 8 (EH Bildu)
  • Abstentzioa: 1 (Elkarrekin Arrasate)

Informazio zabalagoa ondorengo bideoan (1:43:42 unetik hasita):


Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen