Patricio Binik urrea lortu du Euskadiko Kick Boxing txapelketan

0
4177

Irudiak: Saioa Karate Kluba

Apirilaren 12an, Euskal Kick Boxing eta Muay Thai Federazioak antolatua, Euskadiko Kick Boxing txapelketa jokatu zen Bilboko ‘La Casilla’ kiroldegian.

Bertan Saioa gimnasioko Tano Team taldeko Patricio Bini eta Danel Izurrategi aritu ziren garaipenaren lehian, emaitza bikainak eskuratuz, Biak garaipenaren lehian ibili baitziren.

Batetik, Binik garraipena eskuratu zuen ‘Lightcontact eta ‘Fullcontact’ modalitatean. Emaitza honek Espainiako txapelketarako txartela eman zion.

Bestetik, Izurrategi ‘Kicklight’ modalitatean finalera iritsi zen. Borroka ona egin zuen baina azken segundoetan garaipenak ihes egin zion. Horregatik itxaron egin beharko du Espainiako txapelketan, lehen erreserba bezala, parte hartu ahal izango duen jakiteko.

Espainiako txapelketa La Nucian (Alacant) jokatuko da maiatzaren 22tik 25era. Bertan dena emateko entrenatuko da Patricio Bini.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen