‘Pasos hacia una nueva vejez’ liburua aurkeztuko du Javier Yanguasek

0
560

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatu du hitzaldi hau, eta urtarrilaren 27an izango da.

Argazkia: MB artxiboa.

Javier Yanguasek ‘Pasos hacia una nueva vejez’ (‘Zahartzaro berri baterako urratsak’) liburua aurkeztuko du urtarrilaren 27an, osteguna.

Javier Yanguas Lezaun (Donostia, 1965) Psikologian doktore da eta adinekoen inguruko ‘la Caixa’ko Fundazioaren programaren zuzendari zientifiko gisa esperientzia dauka. 2020an beste hitzaldi bat eman zuen Kulturaten.

Hitzaldia Kulturaten izango da arratsaldeko 17:30ean, Arrasateko Nagusien Kontseilua elkarteak antolatuta.

“Ekitaldi honekin hasiera emango diogu 2022 denboraldiari, eta oso interesgarria izango dela uste dugu. Guztiok animatzen zaituztegu hitzaldi honetara eta hurrengoetara, eskerrik asko bihotzez”.

Erlazionatutako albistea:

Javier Yanguas: “Adineko pertsona norberan zentratuta egoteak ez du zoriontsuago egingo”

2020ko urriaren 8an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen