“Pasion por Euskadi” [testua: Agurne Juldain]

0
747

Argazkia: EAJ-PNV / Testua: Agurne Juldain Alcalde, Arrasateko EAJ-PNVren lehendakaria.

Pasion por Euskadi. Horrelakoa izan da zure bizitza eta horrelakoa izan da zure agurra. Pasa den apirilaren 8an utzi gintuzun eta ordurako erreferentea izan zinan baina azken egunotan ikusi dugunak are gehiago erakusten digu Euskaldun guztioi zuretik ikasi behar duguna asko dela. Zuk Euskadirengatik eta Euskaldunondako eman duzunaren zatitxo bat besterik betetzen ez badugu ere gure hurrengokoek asko izango dute guregandik ikasteko.

Euskalduna, abertzalea, langilea, zintzoa, bakezalea,…bakearen gizona. Beti irripar batekin, beti lanerako prest, elkarrizketarako prest, elkargunea bilatzeko prest. Arrasaten demokrazia garaiko lehen alkatea izan zinen. Egun hauetan irakurri dut garai batean egindako elkarrizketan, politika garaiko urte gogorrenak hemen bizi izan zenituela eta ez zait harritzen, gaur egun ere, 2024 urtean ere, Arrasate plaza zaila da! Baina gogor ekin zenion Arrasate eraikitzera beste batzu apurtzen ahalegintzen ziren bitartean. Beti Arrasate Aurrera
eramateko lanean beste batzu atzean usteko lanean egon ziren bitartean. Arrasaterekin egin zenuen bezala 1985ean Euskadirekin egin zenuen.

14 urte luzez Euskadi Aurrera eramateko eta egunetik egunera hobeagoa izateko lanean egon zinen, ETA apurtzen eta atzean uzteko lanean egon zen bitartean. ETAk Euskadi eta Euskaldunok atzean utzi nahi gintuen eta zuk ez, zuk berriz Aurrera! Euskalduna, abertzalea, Euskadi librea,….baina lanean eta Aurrera ez hiltzen eta sufrimendua eragiten. Zenbat egun ilun bizi izan ditugun Euskaldunok ETArengatik. Zenbat malko, zenbat min, zenbat arrazoi gabeko heriotz.

Noski baietz! Euskaldunok Españagatik asko sufritu dugu eta zoritxarrez sufritzen jarraitzen dugu baina lanean egon gara eta gaude Euskadi aske eta sendo bat eraikitzen. Orain ere horrela jarraitzen dugu. Noski baietz, garaiak aldatu dira, eta zu egon zinen aldaketa hauen oinarrietan. Baina ez dugu amnesiarik sufritzen eta ez dugu sufrituko eta gure oroitzapenean ETAk eragindakoak oroitzen jarraituko dugu. Zoritxarrez denok dugu gertu ETAk hildako senide, lagun edo gertukorenbat. Eta noski denok dugu gertu senide, lagun edo gertukorenbat Españak egindako kalteengatik hil edo sufritu duena baina horrek guri, Jeltzaleoi inoiz ez digu aitzakia bezala balio guk ere mina eta sufrimendua eragiteko, horrek guri, Jeltzaleoi, lanean jarraitzeko indarra eman digu Euskadirengatik eta Euskaldunondako.

Orain ere asko gara Indar Berriaz beteta eta egunero gogotsu eta kementxu, zure lagia jarraituz, Lehendakari, lanean jarraitzeko indarrez gaudenak. Gu ere zu bezala Pasion Por Euskadi dugulako. Zuk 1999an utzitako Lehendakaritza, zure ondorengoen lanari jarraituz hemen gaudelako, 2024ko apirilaren 21tik aurrera Iñigo Urkulluk utziko duen Lehendakaritzan lanean jarraitzeko indartsu gaude.

Eskerrik asko Jose Antonio Ardanza! Eskerrik asko Lehendakari! Eskerrik asko emandakoagatik eta erakutsi diguzun Pasion Por Euskadirengatik! Lanean jarraitzeko gaude eta izango gara Indar Berriarekin!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen