Espainiako Osasun ministroak ostegun honetan jakinarazi duenez, maiatzaren 2tik aurrera kalera aterako dira herritarrak, paseatzera edo kirola egitera.
Hauek izango dira kalera ateratzeko ordutegiak eta baldintzak:
Paseatzeko:
– 14 urte edo gehiago dituztenek egunean gehienez ordubeteko ibilaldia egin ahal izango dute.
– Gehienez kilometro bat urrundu ahal izango dira udalerrietatik.
– 14 eta 70 urte bitartekoak 6:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara irten ahal izango dira.
– Elkarrekin bizi diren beste pertsona batekin atera ahal izango dira, segurtasun-distantzia errespetatuz.
– 70 urtetik gorakoak eta mendeko pertsonak 10:00etatik 12:00etara edo 19:00etatik 20:00etara irten ahal izango dira.
– Mendetasuna duten pertsonak haien zaintzaz arduratzen den pertsonarekin atera ahal izango dira.
– 13 urtera arteko haurrak apirilaren 26tik aurrera (ordubete, heldu arduradun batekin eta etxetik kilometro batera) ateratzen diren baldintza berberetan irten ahal izango dira, 12:00etatik 19:00etara.
Kirola egiteko:
– Banaka egin ahal izango da.
– 6:00etatik 10:00etara edo 20:00etatik 23:00etara atera ahal izango da kalera kirola egiteko.
– Bizi den udalerrian bakarrik egin ahal izango da.
Ordutegi-tarteak ez dira aplikatuko 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.
Ortuak
– Profesionalak ez diren ortuak ere zaindu daitezke udalerri berean edo ondoan.
– Banaka egin ahal izango da, ezgaituen edo adingabeen kasuan izan ezik.