Partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte asteburuan Arrasateko taldeek

0
163
Santxo

Asteburu honetan Mondrak hasiera emango dio jardunaldiari. Norgehiagoka 11:30ean hasiko da, Mojategin. Partidua hau duela bi aste atzeratu zen Coviden kasu batengatik. Arrasatekoentzat ere liga erregularreko azken partidua izango da. Partida Youtuben jarraitu ahal izango da.

Ordubete geroago, Mojategin, Sarako Izarraren bisitarekin ekingo dio bigarren faseari Kanpanzar Arrasate/Ordiziak. Iparraldekoak sailkapen faseko bigarren talderik onena izan dira Durangoren atzetik, jokatutako sei partiduak irabazita, hortaz, Barrutiaren mutilek ez dute erronka makala izango.

Liga erregularreko azken partidua jokatuko duten beste batzuk Mondragon Unibertsitateko mutilak izango dira. Gainera, fase hau Easo Bodegas Mugaren aurkako derbiarekin amaituko da. Partidua arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Gazka kiroldegian. Partidua Twitchen bidez jarraitu ahal izango da.

Igandean kirolzaleek beste bi partidez gozatzeko aukera izango dute. Goizean, Mugarri-Ingouk Urnieta Artola Harategiaren aurka jokatuko du Iturripen 11:30ean. Jaitsiera faseko hirugarren partida izango da, eta Arrasateko taldeak partidua guztiak irabazi ditu orain arte. Zaleek Twitch bidez jarraitu ahal izango dute partida.

Amaitzeko, igandean arratsaldeko 17: 30etan Mondratek Otxartabe hartuko du Musakolan. Areto futboleko taldea ligako bigarren fasea jokatzen ari da denboraldiko onenen aurka eta momentuz sailkapeneko bigarren postuan dago. Partida Twitchen bidez jarraitu ahal izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen