Partidu bizia eta borrokatua izan da gaur arratsaldean Mondragon Unibertsitateak Cantbasketen aurka Iturripen irabazi duena (79-77). Azken minutura arte ez da partidua erabaki.
Amaiera oso zirraragarria izan da. Partidua amaitzeko 42 segundo falta zirenean Martin Buesak aurretik jarri du Mondragon Unibertsitatea markagailuan (76-75). Baina Iturripen bildu diren zaleek gehiago sufritu behar izan dute oraindik, Cantbasket markagailuan aurreratu baita berriro (76-77). Julen Berrocalen eta Jota Ewororen mutilek azken unera arte sinetsi dute garaipenean, eta Estalayoren hiruko jaurtiketarekin iritsi da garaipena, Balanzategiren asistentzia baten ondoren (79-77).
Partiduko saskiratzailerik onena Cantbasketeko Pemsl izan da 28 punturekin, eta jarraian Mondragon Unibertsitateko Buesak 23 punturekin. Arrasateko taldean Lorenzok lortutako 13 puntuak eta Estalayoko 12 puntuak ere nabarmentzen dira.