Partida ugariko asteburua Arrasaten

0
349
mondra

Arrasateko taldeek asteburu bat gehiago prestatzen ari dira zelaira salto egin eta dagozkion partidak jokatzeko. Martxoan bete-betean, ligako azken partidetan taldeek nola egingo dioten aurre jakiteko unea iritsi da, eta, denboraren poderioz, partida bakoitzak garrantzi handiagoa irabazten du.

Ohorezko mailako Mondra futbol taldeak Oiartzunen aurka jokatuko du larunbat honetan, 16.30ean, Mojategin. Gazteek Antzuolaren aurka igandean 18:15ean jokatuko duten partida ere nabarmentzekoa da.

Areto futbola ere protagonista izango da asteburu honetan, larunbatean 17:30etik aurrera jokatuko den Goierri eta Mondrate taldeen arteko partidarekin.

Asteburu honetan etxean jokatuko duen beste talde bat Ford Mugarri eskubaloia izango da, igandean 11:45ean Aloña Mendiren aurka..

Bestalde, eta bertan behera geratu zen beste partida bat dela eta, Ointxe saskibaloi taldeak larunbatean 20:00etan jokatuko du La Flecha CBren aurka Iturripeko kiroldegian. Bigarren partida igandean jokatuko du etxetik kanpo, Santiagoko Nissanen aurka, 18:00etan, Burgosko El Plantion.

Azkenik, errugbi taldea Iruñera joango da larunbatean 17:00etan unibertsitatearen zelaira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen