Parte-hartze errekorra lortu du Arrasate Hiria Xake Txapelketak

Arrasate - San Andres Xake taldeak antolatuta, XIX. Arrasate Hiria Xake Txapelketa jokatu da.

0
210
xakea

Ostegunean hasi zen, eta inoiz baino parte-hartzaile gehiago lehiatu dira, 34 hain zuzen. Partidak Altamiran izan dira, taldearen egoitzan.

Partida guztiak jokatu ondoren, sari banaketa egin da, eta elkartearen izenean Txema Hernando ordezkariak banatu ditu sariak, giro onean:  

  1. postua: Mikel Huerga Leache (4’5 puntu)
  2. postua: Alejandro Franco Alonso (4 puntu)
  3. postua: Igor Villalta Bustillo (4 puntu)
  4. postua: Aritz Morante Rafael (4 puntu)
  5. postua: Raul Pindado Campos (3’5 puntu)
  6. postua: Alain Prieto Aranguren (3’5 puntu)
  7. postua: Inigo Axpe Balenciaga (3’5 puntu)
  • 2000 azpiko txapelduna: Hugo Pelegrín Gómez
  • 1850 azpiko txapelduna: Iker Ruiz Inurrieta
  • Junior mailako lehen arrasatearra: Aitor Gallego Bereziartua

Emaitza hauek Euskadiko, estatu mailako eta nazioarteko lehiaketetarako baliagarriak dira. Hona hemen lehen zazpirek lortutako sariak:

  1. postua: 600 euro eta garaikurra
  2. postua: 300 euro eta garaikurra
  3. postua: 200 euro
  4. postua: 150 euro
  5. postua: 100 euro
  6. postua: 80 euro
  7. postua: 60 euro

2000 eta 1850 azpiko txapeldunek ere saria jaso dute, eta 18 urtez azpiko onenak Arrasate-Arlutz garaikurra lortu du. Zorionak guztiei!

Informazio + hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen