PARTE-HARTZAILE GEHIAGO ARI DIRA AURTEN ARRASAT-ELA SINPOSIUMEAN SENDABIDEA HELBURU

0
2312

Dalecandela antolakuntzan, 120 pertsona inguru biltzen hasi dira sinposioaren bigarren edizioan, tartean munduko ikerlari onenetarikoak.

Bigarren urtez jarraian, ALS-ArrasatELA sinposio zientifikoa martxan jarri da Arrasateko Kulturaten gaur.

Helburu nagusiak dira AEA edo “ELA ezagutaraztea, ELA jasaten dutenei, haien familiei eta zaintzaileei laguntzea, eta ELAren ikerketa sustatzeko eta finantzatzeko funtsak biltzea”.

Hartara, “neuroendekapenaren eta ELAren alorreko punta-puntako ikertzaileak” biltzen ari dira bertan, mundu zabaletik:

“AEB, Belgika, Irlanda, Inglaterra, Italiako unibertsitateetako eta estatu mailatik Kanariak, Bartzelona, Sevilla eta Madril bezalako tokietako” parte-hartzaileak dira.

Hain zuzen, zientzialariak Euskal Herriko ikertzaileekin partekatzen hasi dira ELAren ikerketa zientifikoan egindako lanen aurkikuntzak, itxaropenak eta erronkak.

“Gaixotasun izugarri horren garapena mantsotzeko gai izango den tratamendua bilatzeko konpromisoa hartu dute guztiek, gaixotasun hori pairatzen dutenen bizi-itxaropena alda baitezake horrek”.

Aurten, ELAren ikerketako “benetako titanak edukitzeaz gain (Don Cleveland, Ana Martinez Gil, Ludo Van Den Bosch, Ammar Al-Chalabi eta garrantzi bereko beste batzuk)” ondorengoek ere parte hartuko dute:

“Alvaro Carbayo Viejo doktoreak, ARPP21 genea aurkitu zuen taldekoak, Santa Creu Sant Pau ospitalean eta Sant Pau ospitalean. Londresko King’s Collegeko Afra Aabdienek mutazio genetiko horretan oinarritzen du bere ikerketa lana, mutazio horren eramailerik inoiz ezagutu gabe”.

Aintzat hartzekoa da “ARPP21 genearen presentzia bereziki hedatuta dagoela Errioxa Beherean, Nafarroan eta penintsularen iparraldeko zenbait tokitan, eta ELAren forma oso erasokorra eragiten du”.

Sinposiora itzulita, hain espezializatuta dauden zientzialariak elkartuz, DalecandELAk espero du “topaketak eta eztabaidak sortzen laguntzea, eta, egunen batean, erantzun bat ematea gaur egun ELAren tratamendua eta sendaketa den enigma handiari”.

Jone López Eráuskin Kaliforniako Unibertsitateko (San Diego) ikertzaile arrasatearrak eta Ana Rita Quadros Coimbrako Unibertsitatekoak eskertu dute “doktoreei laguntza espezializaturik eman ezean, ezinezkoa izango litzatekeela sinposioa”.

Arrasateko Udala, Laboratorios Lafita, Molefy Pharma eta Quimatryx dira ALS-ArrasatELAren babesle nagusiak.

Horiez gain, Viscofan, Surne Seguros, Mercedes Benz, Mediterránean Neuroscience Society eta Sener fundazioak ere laguntzen dute, bai eta “DalecandELAri ikerketa zientifikoa sustatzen, kamisetak erosiz edo DALECDALECFest-en parte hartuz”.

Doako sinposioa dugu eta “ikertzaile guztiei irekia, ingelesez egiten da osorik, dokumentalaren aurkezpena eta proiekzioa izan ezik”.

Gaur lehen eguna izan da, eta lau hitzaldi jakingarriez gain,‘Death Valley’ dokumentala proiektatu da. Hona hemen sinposioaren agenda bere osotasunean:

Wednesday, October 28:

14:00-14:30 Registration
Opening session
14:30- 14:35 Opening remarks: Jaime Lafita, Chair of DalecandELA
14:35- 14:40 Welcome words: Maider Morras Azpiazu, Mayor of Arrasate-Mondragón
14:40- 14:45 General introduction: Iñaki Gutiérrez Ibarluzea, PhD Director for Research, Innovation and Health Evaluation at the Basque Health Service. 

Session 1: Moderator: Ana-Rita Quadros, PhD, CNC University of Coimbra, Portugal
14:50 – 15:35 Keynote Speaker: Ammar Al Chalabi, MD PhD King’s College, London, UK
15:40 – 15:55 Coffee break
15:55 – 16:35 Silvia Corrochano, PhD Hospital Clínico San Carlos, Madrid, Spain
16:35 – 17:15 Gorka Gereñu, PhD Biogipuzkoa, Euskal Herria-Basque Country
17:15– 17:55 Emanuele Buratti, PhD International Centre for Genetic Engineering and Biotechnology, Trieste, Italy
18:00 – 19:45 Poster session I

Session 2: General public, Persons living with ALS, families, institutions and caregivers.
18:30-19:45 Screening of the documentary “Death Valley” in the presence of its protagonists.
Cocktail
20:00 – 21:00 Informal meeting: speakers, general public, institutions, PLWALS, families,…

Thursday, October 29:

08:00 – 08:30 Registration

Session 3: Moderator Virginia Arechavala-Gomeza, PhD, Biobizkaia, Euskal Herria-Basque Country
08:30 – 09:15 Keynote speaker: Don W. Cleveland, PhD University of California, San Diego, USA
09:15– 09:55 Ana Martinez, PhD CIB-CSIC, Madrid, Spain
9:55 – 10:15 Ganeko Bernardo Seisdedos PhD University of Deusto (Selected abstract), Euskal Herria-Basque Country
10:15 – 10:25 Coffee break

Session 4: Moderator Luis Varona, MD, UM de ELA, Basurto, Biobizkaia, Euskal Herria-Basque Country
10:30 – 11:10 Clotilde Lagier-Tourenne, MD PhD Massachusetts General Hospital and Harvard Medical School, USA
11:10 – 11:50 Pietro Fratta MD PhD University College London, UK
11:50 – 12:30 Aaron Gitler PhD Stanford University, USA
12:35 – 14:10 Atrium: standing lunch + poster exhibition

Session 5: Moderator: Dr. Jone Lopez-Erauski, PhD University of California-San Diego, USA
14:15– 14:55 Sandrine Da Cruz PhD VIB-Katholieke Universiteit Leuven, Belgium
14:55– 15:35 Sonia Alonso-Martin PhD IIS Biogipuzkoa, Euskal Herria-Basque Country
15:35 – 16:15 Óscar Fernández-Capetillo PhD CNIO, Spain, Karolinska Institute, Sweden
16:20- 16:30 Coffee Break
16:30 – 17:10 Alvaro Carbayo Viejo, PhD Hospital de la Santa Creu i Sant Pau, Catalunya-Catalonia
17:10 – 17:50 Afra Aabdien, PhD King’s College London, UK
17:50– 18:20 Marc Talló Parra PhD NoctuRNA Therapeutics, Catalunya-Catalonia
18:30 – 20:00 Poster Session II, Award ceremony for the 2 best posters. “Lafita Laboratory prizes”.

Friday, October 30:

08:15 – 08:25 Registration

Session 5: Moderator Rosario Sanchez Pernaute, PhD, Biobizkaia, Euskal Herria-Basque Country
08:30 – 09:10  Robert Mc Farlane MD PhD Trinity College, Ireland
09:10 – 09:30 Alessandro Marrero-Gagliardi, PhD University College of London, UK (Selected Abstract)
09:30 – 10:10 Abraham Acevedo Arozena PhD Hospital Universitario de Canarias, IISC, Canarias, Spain
10:15 – 10:30 Coffee break

Session 6: Moderator Mónica Povedano, MD, PhD, Universidad de Barcelona, Catalunya-Catalonia
10:40 – 11:10 Eneko Aldaba Arévalo, PhD R&D Director, Quimatryx, Euskal Herria-Basque Country
11:10 – 11:50 Montse Arrasate, PhD, Brain Lab Biobizkaia, Euskal Herria-Basque Country
11:50 – 12:30 Jone Lopez-Erauskin arrasatearra, PhD Univesity of California, San Diego, USA
12:30 – 13:25 Ludo Van Den Bosch, PhD VIB-Katholieke Universiteit Leuven, Belgium
13:35 Concluding remarks.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen