Partaidetzazko Aurrekontuetan proposatutako Komun Publikoa Elorregin nahi du ezarri Udalak

0
810

Arrasateko Udalak herritarrek 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan erabakitako proiektuak martxan jartzeko lanak hasi dituzte dagoeneko. Horiek, Arrasateko Udalak, herritarren aukerako proiektuetara 250.000 euroko diru partida esleitu zuen eta hiru proiektu izan ziren bozkatuenak: Jose Luis Iñarrako eremuan zenbait hobekuntza(100.000€), Santa Marinako auzoko egokitzapen lanak hastea (35.000€), eta bidegorrian komun publikoak jartzea (115.000€).

Azken honi buruz, bidegorrian komun publikoa ezartzeaz jardun dute Maria Ubarretxena alkateak eta Anuska Ezkurra Partaidetza zinegotziak prentsa agerraldian: “Jakitun gara Arrasateko zein inguruko udalerrietako herritarrek komun publiko baten eskaria egin dutela, zehazki Elorregiko esparruan. Horregatik proposatzen zehatza egitera gatoz. Herrien arteko elkarlana sustatu eta Elorregi esparruan lurraren jabegoa dugun hiru udalerrien artean (Oñati, Bergara eta Arrasate) komun publikoa jartzeko proposamen bateratua landu nahiko genuke” azaldu dute.

Esparru honen jabegoa hiru udalerrirena da (Arrasate, Oñati eta Bergara) eta
Arrasateko Udalak hiru herrien arteko elkarlana sustatu eta komun publikoa jartzeko
proposamen bateratua lantzea du helburu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen