Parrokiari ostu diote udako lapurretako galerak kubritzeko bildutako dirua

0
1354

Udan lapurreta bat sufritu zuen Arrasateko Parrokiak, eta orduko galerak kubritzeko asmoz, Parrokiak deialdi berezia egina zuen aurreko domekarako, azaroaren 27rako.

Kontuan hartzekoa da ere meza berezia izan zela aurreko domekakoa, izan ere, Josemari Arizmendiarrietaren heriotzaren urteurrenaren harira ere egin baitzen.

Beraz, “ohi baino pertsona gehiago zeuden mezan” azaldu digu Horacio Argarate parrokoak, eta gainera udako lapurretako galerak kubritzen laguntzeko, “dohaintzan diru dezente gehiago utziko zuten”.

Ohi denez,”bi poltsa eskurik esku pasatu zirenmezako pertsonen artean, norberak borondatea jar dezan. Ondoren, aurreko domekakoa eskaintza bat izan zenez, bi poltsak altarearen ondoan jarri ziren”.

Alabaina, “gizonezko kaputxadun bat, esku batean mugikor bat zeramana, bi poltsak hartu zituen eta ihes egin zuen”. Lapurretaren ondorioz, Parrokiak salaketa aurkeztu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen