Gaur eguerdiko 12:15ak aldera izan da gertaera. Gizonezkoa elizatik presaka atera da, ustez eskuetan poltsa bat zuela. Udaltzaingoa inguru horretan zebilen, eta ebazleak, hori ikusita, poltsa lurrera bota du eta ihes egiten hasi da, Zurgin kantoian behera.
Udaltzain bat bere atzetik korrika hasi da, baina gizonezko gazteak Arbolapetako errepidea ere laster batean gurutzatu du, eta Monterron parke aldetik printzipioz ihes egin du.