Parlance akademiak Irlandako hizkuntza-bidaien izen-ematea berrireki du

0
810

12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honek 20 urte pasa daramatza funtzionamenduan, eta ikasleek irlandar familiekin elkarbizitzeko aukera daukate. Akademiako arduradun Brian Fagan arrasatearrak azaldu du “gure konfiantzako familia-sare batekoak direla” eta arduradun hau Irlandan dela ikasleen egonaldiak iraun bitartean.

Goiko argazkia: Parlance akademia.

Eamon Fagan irlandar-arrasatearrak duela 32 urte Parlance akademia ireki zuen, eta berak zuzenduta, bertako ikasleek udan Dublinen klaseak eta jarduerak egiten zituzten.

Akademiako arduradunen nahia beti izan dira “irlandar kultura eta jendea ezagutzea, gu irlandarrak garenez, harro gaude gure jatorriaz, eta uste dugu herrialde oso interesgarria dela”:

“Irlandarrak jende oso irekia eta alaia direla” azpimarratu du Brian Fagan arrasatearrak eta hizkuntza-akademiako arduradun nagusiak. “Hortaz, herrialde egokia da ikasleek bertan hizkuntza ikasten jarrai dezaten eta esperientzia ona izateko. Irlandarrak historiak kontatzen iaioak dira eta musika-giroa jartzen bikainak”.

Lourogeitamargarren hamarkada hasieran, Dublinera “Espainiatik gero eta jende gehiago joan zen, eta ondorioz gaztelera-hiztun asko zeudenez, alternatiba gisa, Eamonek Galway hiria aukeratu zuen: polita, alaia, uztailean bereziki kale-antzerkia, zuzeneko musika eta bestelako kultur ekitaldiak daude”. Hala ere, Galwayn gauza bera gertatu zen eta honetaz gain, Eamon konturatu zen taldean bidaiatzean taldekide guztiak gauza guztiak batera egiten zituztela: eskolara joan, eskolaz kanpoko jarduerak, aisian,… Bertako familiekin ez ziren nahikoa harremantzen eta helburu nagusiena (ingelesa eguneroko bizitzan erabiltzea) ez zela guztiz betetzen “.

Kontuan hartu behar da “Irlandan trebatzen diren ikasle gehienak ikasturtean zehar ingeles akademiatan daudela. Beraz, garrantzitsuena Irlandan mintza-praktikak egitea eta entzumena lantzea dela uste dugu”.

Konponbidea “ikasleek Irlandako familiekin elkar bizitza ekimen bat sustatzea” izan zen, ikasle bakoitzari familia bat egokituz. Dubin-Galway bitartean hainbat herri daude, eta ikasleak herri horietako familiekin izaten dira. Horrela, ikasleak ez daude herri berberean.

“Familian seme-alaba bat ikaslearen adin berekoa izan behar da, urte bat gorabehera. Kontuan hartzen ditugu ere ikasle bakoitzaren perfila eta zaletasunak (kirolak, musika,…), baita familia bakoitzaren perfila ere, bateragarriak izan daitezen, eta bateragarrienak direnak elkartzen ditugu”.

Formatu hau “konfiantzan oinarritzen da gehienbat. Izan ere, gu hango familiak bilatu genituen, hango gure ezagunen bitartez, eta ahoz ahokoari esker, gero eta familia gehiago izan ditugu”.

“Ni beti taldearekin joaten naiz, beraz, edozer suertatzen dela, ni han nago arduradun gisa. Egonaldiaren lehen egunetan ikasleei bisita egiten diet elkarbizitza ondo doala ziurtatzeko. Ikasleek, irlandar familiak eta gurasoak nire mugikor zenbakia eta email helbidea dituzte. Ni prest izaten naiz arazorik bada konpontzeko”.

Hau da, “gurasoak lasai egon daitezela, ni beraien seme/alabekin Irlandara noa eta nire ardura ikasle guztiak ondo izatea da”.

Familiekin bat, ikasleek Irlandar kultura eta inguruak ezagutzen dituzte eta honetaz gain Dublin hiriburura txango bat egiten dugu, egonaldiaren bigarren astean. Egun horretan ikasle denak elkartzen dira eta hiria ezagutu, erosketak,… egin ditzakete, euren eguna da. Hirugarren astean denak berriro batzen ditut eta elkarrekin itzultzen gara”.

Azken bi urteetan, Koronabirusa dela eta, “bidaia bertan behera geratu da, eta aurten bideragarria dela aurreikusten dugu. Horretarako, hainbat familiarekin jada hartu-emanetan gaude”.

Ildo horretan, “Irlandan murrizketa denak bertan behera geratu dira eta aurtengo udan, egoera aproposa ematen da berriz ere bidaiatzeko.”

Joaneko bidaia ekainaren 28an izango da eta itzulerakoa uztailaren 19an. “Hiru astetan zehar familiarekin elkarrekin bizi ostean, ikaslea familiako parte bihurtzen da. Ikasle askok hiru urte jarraian familia berarekin izan dira”.

Parlanceko bidaietan “Nafarroako, Gasteizko, Madrilgo eta Valentziako ikasle ugarik ere parte hartu dute. Kanpoko pertsona askok izena ematen dute”.

Asuntua da “Nafarroako familia batek Parlancen izena eman zuen, eta ahoz ahokoaren bitartez, euren ezagunei bidaiaren berri eman zieten. Hauetako lagun batzuek bizpahiru urtetan Irlandara joan ziren”.

Beraz, “ez da beharrezkoa Parlanceko ikasle izatea, baina deialdia lehenengo gure ikasleei eta gure ikasle ohiei egiten diegu, eta ondoren zabaldu egiten da.

Arrakasta hau “konfiantzan oinarritzen da. Ez da makro egitasmo bat, eta ikasleen esperientzia positiboa ahoz aho zabaltzen da familien artean.

“Gurasoen aldetik eskerrak jasotzen ditugu, nahiz eta guraso guzti-guztiak beti pozik ez dauden arren, hori ezinezkoa da. Baina orokorrean esperientzia oso positiboa da eta familiak gustura geratzen dira”.

“Taldean Arrasatetik autobusez abiatzen gara, eta Bilboko aireportuan zuzeneko hegaldia egiten dugu Dublinera. Ondoren, Galway-erako bideko herrietan familiek ikasleak jasotzen dituzte. Itzulerako bidaia ere halakoa izaten da, Arrasateraino bueltatuz”.

Hizkuntza-bidai honek “ikasleak mintzamenean eta ulermenean nabarmen hobetzeko aukera ematen du. Izan ere, akademian ikasitakoak Irlandako egunerokotasunean aplikatzea eskatzen die”.

Izen-ematea 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago, eta izena emateko epea maiatzaren 5era arte zabalik egongo da.

Irlandako familien “etxeak handiak dira, jardinak dituzte, eta beste bizimolde bat da. Pertsona lasaiak dira eta udako egunak oso luzeak dira, egunak gauza asko egiteko aukera ematen du, 23:00ak arte ez baitu iluntzen”.

“Irlandak paisaia oso politak dauzka, baita musika, kultura, erdi aroko gazteluak… Bertako kirolak (futbol gaelikoa, hurlinga) oso garrantzitsuak dira, eta horiek probatzeko aukerak izaten dira. Irlandarrak ireki eta alaiak dira eta beti dute zer-esatekorik. Ez dute aspertzeko joera. Baliteke hemengoa baino bizitza lasaiagoa izatea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen