Arrasatera autoan datozen pertsonek Arruenan aparka dezakete, eta gero ondoan urbanoaren 3. linea har dezakete, Hiper Eroski ondoan, Arrasateko Erdigunera bertaratzeko.
Parking hau doakoa da, Ziorlako Hiper Eroskiren ondoan dago, eta aparkatzeko 200 plaza inguru ditu.
Iazko azaroan Udal-gobernuak iragarri zuenez “Hirigintza Saila badabil San Andres inguruko edota Markuleteko industrialdeetan balizko leku egoki gehiagoren bila”.
Momentuz behintzat Arruenakoa da parking disuasorio bakarra, eta berau gaur ireki da. Arrasatera batez ere autoan datozen pertsonek bertan aparka dezakete, eta gero Hiper Eroski ondoan urbanoaren 3. linea har dezakete.
Linea hau 1.a eta 2.a baino “azkarragoa eta merkeagoa da – Udal-gobernuak iragarri izan duenez -. Ez da auzo garaietara igotzen, eta ondorioz Arrasateko erdialdera azkarrago iristen da”. Iaz iragarri zutenez, bidaia bakoitzeko, 3. lineako tarifak “gutxi gorabehera hauek izango dira”:
- Mugirekin tarifa merkeena: 14 zentimo
- Mugirekin erdiko tarifa: 57 zentimo
- Mugirekin tarifa garestiena: 70 zentimo
- Mugi barik: 1’35 euro
Horrela, autoetako gidariek edota erabiltzaileek ez dute Arrasateko Erdigunean, San Andresen eta Uribarrin ezarritako TAOa ordaindu beharko. Hirugarren linearen ibilbidea zirkularra da, eta 3. linearen paradak ondorengoak dira:
- Hasiera: Hiper Eroski ondoan
- Gipuzkoa etorbidea
- Maalako biribila
- Otalora (San Frantziskoko biribil ondoan)
- Muxibar
- Zarugalde
- Udala plaza
- Arrasate pasealekua (Arimazurin)
- Alfonso VIII etorbidea
- Bañez Doktorea
- Maiatzak 1
- Nafarroa etorbidea
- Zalduspe-Ospitalea
- Gipuzkoa etorbidea
- Bukaera: Hiper Eroski ondoan
Era berean, adierazi behar da gaur berrireki den parking hau Arrasateko Erdialdetik edo beste leku batzuetatik Musakola kiroldegira eta batez ere Mojategiko instalazioetara autoan doazen pertsonek ere erabil dezaketela.
Erabilera hori ez dator bat Mugikortasun berri batekin eta TAO berriarekin, bi hauen helburuak baitira auto pribatua gutxiago eta autobusa, bizikleta,… gehiago erabiltzea.
Arrasateko TAO berria praktikan aurreko zapatuan, abenduaren 4an ezarri zen, eta bi hilabeteko probaldia izango du otsaila bitarte.
Erlazionatutako albisteak:
TAOa ebitatzeko, kanpoaldeko parkinetik herri-bus “azkarrago eta merkeagoa abiatuko da”
2020ko abenduaren 26an argitaratutako albistea
2021eko irailaren 9an argitaratutako albistea
Eta non lurreratu nahi du helikopteroak beharrezkoa denean? Herriko plazan?
Portuondoko helipuertuan. Edo Ereñoko batzokixan be dau lurreratzeko puntu bat.
Benetan????
Autobus merkeago bat herritar guztiak ordaindutakoa eta auzoetara ez da iristen???
Baina ze broma da hau?
Erdigunekoak ota merkeagoa, autobus linea bat merkeagoa, hau legezkoa da?
Bitartean auzoak abandonatuak eta umeen aulkiekin errepidetik ibiltzen