‘Panpina’ antzezlana taularatuko da Kulturaten otsailaren 13an

0
794
kultura

Emakume Txokoak, emakumeak egindako antzerki lanak taularatzeko helburua duen lan ildoaren barnean antolatu dute ekitaldia. Hitzordua otsailaren 13an, arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.

Emakume Txokoak, emakumeak egindako antzerki lanak taularatzeko helburua duen lan ildoarekin jarraitzen du. Plangintza honetan ‘Panpina’ antzezlanaren emanaldia antolatu dute. Hitzordua otsailaren 13an, arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.

Antzezlan honek hiru sortzaile arteko sormen prozesuan sortu da: Erika Olaizola zuzendaria eta aktorea, Oier Guillan kanpo begirada eta idazketa orokorra, eta Leire Arenas kartela, esku-orria eta planteamendua espazialaren arduraduna.

Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpina baten burutik?

Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina?

Besteen begiradak egiten gaitu panpina?

Panpina oholtza gainean Erika Rooibos aktorearen argilunak erakutsiko dituen lana da, baina era berean, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean agerian jarriko dituena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen