Taula eta argazkia: Ramon Ugalde.
2021ean Mondragoen 254 hildako izan ziren. Datuak ez dira definitiboak. Baina horrelako gauzez arduratzen den udal-enplegatuak esan zigunez falta ziren gehitzeko Arrasaten erroldatuta egon arren, bizi Arrasatetik kanpo egiten zutenak eta kanpoan hil omen direnak.
Bale, baina demografiaren ikuspuntu objektibotik Arrasaten ez badira bizi ezin ditugu bertako populaziotzat hartu beraz goian emandako datuak baliagarriak zaizkigu.
Horrela bada 2021ean Arrasateko gertatutako heriotzak pandemia edo izurritearen aurreko egoerakoak dira.

Goiko taulan ikus daitekeenez, 2020an heriotza kopuruak igoera nabarmena izan zuen, baina 2021eko hildakoak 2019koak baino txikiagoak dira.
Zeintzuk diren heriotza kopuru honen murrizte honen arrazoiak? Egia esan, ezin dut jakin. Agintariek ez digute esaten zenbat pertsona hil diren covidagatik bakarrik eta beraz azterketa sakonagorik edo serioagorik ezin egin.
Iazko hildako kopuruen gutxitze hori bakunazio masiboari esker izan da? PCRko frogetan positibo eman duten guztiek covida harrapatu zuten? Bakunen albo kalteen ondorioz heriotzik gertatu da?
Egia esan niri ez didate inorengatik esan covidagatik hil denik. Baliteke egotea. Baina nik ez dut horren berririk.
Bakunatu ondoren oso txarto pasatu dutenak ordea ezagutu ditut, eta bakunatuta egon arren covida harrapatu dutenak. Bakunatu gabe covida gainditu dutenak ere ezagutzen ditut.
Bestaldetik aipatzen dira txertatzearen ondorioz garatutako gaixotasun batzuk daudela: Miokarditis, Guillain- Barréren sindromea, buruko mina, besapeko bultoak, nekea, giltzurrunetako inflamazioak, eta beste batzuk…. Baina nik horrelako kasu bakar bat ere ez dut ezagutzen. Bakunak kalte egin eta hildakorik gertatu da Arrasaten? Dudak ditut.
Populazioaren txertatze masiboa, musukoaren erabilera eta espazio publikoen okupazioan ezarritako murrizketan izan da hilkortasun katastrofiko posible batetik libratu gaituena?
Ez daukat erantzunik. Baina txarrena pasatu dela sinetsi nahi nuke. Aupa Mondragoe!
Primeran Ramon, txalogarria….eta?
Hau zirko bat da! Datuek argi adierazten dute normaltasunaren barruan gaudela. Horrenbeste neurri koerzitiboak ez dira beharrezkoak.
Arrazoi osoa Ramonek.Pandemia bukatuta dago.Zientziak bere lana egin du eta bakunatzeari esker dena normaltasun barruan dago.Ez du zentzurik maskarak erabiltzeak ezta gauza denak suspenditzen jarraitzeak berdin berdin kutsatu bait gara maskarak 24ordu erabili arren ta hainbat ta hainbat debekua izan arren ere.Positiboak kontatzen jarraitzeko asmoa badute 25.garren mendean denak berdin jarraituko du.Guzti onek bukatu beharra dauka Osasun mentaleko gaitzak ikaragarri aereagotzen ari bait dira.Negazionizta ala tragazionizta izateari utzi ta bakean bizi gaitezen behingoagatik.
Arrasateko biztanleak ez gara tontoak, nire ustez pertsona nagusiak gehiago errespetatu beharko genituzke beraiei esker funtzionatzen duelako herriak.
Musukoa erabiltzearen aldekoa naiz eta uste dut erreminta solidarioa dela, denok erabili ezean ezertarako balio ez duena.
Modu honetan denok elkar babestuko ginateke Mondragoen eta Euskal Herri guztian.
Aupa Ramon, beldurraren pandemia
Orain arte argi ez duenak ikusi… berandu xamar dabil.
Debate falta izugarria Hasiera hasieratik
Prestigio oso oso handiko zientzialari eta biologoe gehienak zentsuratu eta gutxiesten saiatu dira 2 urte huetan.
Normala da hasieran ospitalak kolapsatzea telebistak pandemia asintomatiko mundial baten aurrean geudela esanda .
Gainera arnas infekzioen protokolo guztiak popatik hartzera bidali genituen ospitaletan.
2003. Urtetik sars eta mers zendatzeko protokoloa geneukan, eta ezin aplikatu.
Dena negargarria. Ezin ezer egin .
Eta hobe ez dugu txartoetaz hitzegingo.