Pertsonaren osasunaren inguruko hitzaldia emango du Ane Arbillagak

0
434

Goienagusik antolatuta, Biomedikuntzan doktoreak azalduko ditu, bai pandemiak pertsonaren osasunari eragindakoa, baita “norbanakoak bizitza aktiboarekin duen egungo harremana eta eraldatzeko aukerak” ere. Hitzaldia Kulturaten izango da.

Argazkia: Ane – Goienagusi.

“Pandemiarekin elkarbizitzen ikasteak aldaketak eragin ditu norbanakoaren osasun ohituretan: eskuko higienea, musukoa, distantzia, etab.”.

“Baina nola aldatu dira gure beste osasun ohiturak? Itzuli al gara lehenagoko osasun ohiturak berreskuratzera? Izan al du eraginik aldaketa honek gure epe laburreko etorkizunean? Jarduera fisikoari buruz nola gaude orain?”.

“Pandemiak pandemia, norbanakoak bizitza aktiboarekin duen gaur egungo harremana ulertzea eta eraldatzeko aukerak zein diren ikusteko aukera jorratuko da hitzaldian, beti ere osasuna eta prebentzioa jomugan jarriz”.

Ane Arbillaga Etxarri:

  • Arnas Fisioterapian aditua eta Biomedikuntzan doktorea.
  • Deustuko Unibertsitateko Fisioterapian Departamendu burua.
  • Biriketako gaitz kronikoak dituzten pertsonekin jarduera zein ariketa fisikoaren sustapen eta interbentzioen diseinuen inguruan ikertzen du.
  • Euskadiko Fisioterapia Sarietako Ikerkuntza Sariaren irabazle.
  • Arraunlaria.

Hitzaldia datorren astelehenean izango da (urriak 25) Kulturaten bertan goizeko 10:00etan: ‘Osasuna, pandemiaz haratago’.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen