Lanbide Heziketan titulatuak, palista bat eta dekoratzaileak behar dira

0
382

Testua: Lanbide, Lansarean eta Infojobs.

Palista:

Pertsona kualifikatua behar da obran pala kargatzailea maneiatzeko. Ezinbesteko baldintza: 6 hilabeteko esperientzia obran pala kargatzailea erabiltzen. 12 hilabeteko kontratua lanaldi zatituan. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022001248.

GMZG / FP 2 Industrialetan titulatuak:

Hazkunde eta hedapen prozesuan gaude, eta industria espezialitateko goi mailako heziketa zikloetako tituludunak sartu behar ditugu fabrikazio prozesuko hainbat lanpostutan, profilaren eta esperientziaren arabera.
Mekanizazioko langileak.
Moldekatze-prozesuaren gainbegiraleak.
Fusioaren gainbegiraleak.
Mantentze-lanetako teknikariak.
Baldintzak: Industria espezialitateko goi mailako heziketa zikloetako tituludunak. Burdinaren eta aluminioaren galdaketa eta mekanizazio prozesuetan izandako esperientzia baloratuko da. Euskararen maila altua. Lan-eskaintza honen kodea Lansarean: 507193.

Barrualdeko dekoratzaileak:

Arrasaten Erakusketa berri bat irekiko dugu eta Barrualdeko Dekoratzaileak / Saltzaileak behar ditugu, bezeroarekiko arretara zuzenduak. Bere eginkizunen artean nabarmentzen ditugu: Sukaldeko altzariak, keramika, bainua eta etxeko produktuen inguruko arreta, aholkularitza eta salmenta bezeroari begira. Dekorazioko proiektu integralen garapena.

Baldintzak: Salmentan profesionala, bezeroarekiko zuzenduta izatea eta helburuen araberako lanera ohitua izatea. Marrazketa teknikan ezagutzak eta ordenagailu bidezko diseinu maila altua, Autocad, 3D, Planit, etab. erabiltzen. Antzeko funtzioak egiten gutxienez 3 urteko esperientzia izatea sukaldeen salmentan, eta baloratuko dira beste sektore batzuk, keramika, bainua eta etxebizitza esaterako. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 507267.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen