Palestinaren aldeko kamisetak jaso eta erosi ahalko dira asteburuan

0
3193

Artxiboko irudia: Arrasate BDZ.

Arrasateko ekimenak kamisetak diseinatu zituen eta enkargatzeko deialdia ireki zuen duela hilabete eta erdi inguru.

Aste honetan jakitera eman du “heldu direla kamisetak!”, eta hortaz enkargatutako kamisetak banatuko dituzte asteburu honetan.

Gaurkoaz (ostiralekoaz) gain, beste bi hitzordu ere badaude: larunbatean 13:00etan San Andresko Gudarien plazan, eta igandean 13:00etan Juliwer tabernaren eta Ogi berriren artean.

Prezioa 15 eurokoa izango da, eta kamisetarik enkargatu “ez zutenek ere erosteko aukera izango dute” leku eta ordu horietan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen