Goizeko hitzaldiaren ostean, jatorri anitzeko pertsonek otordua elkarrekin ospatu dute Gaztetxearen kanpoaldean. Antolakuntzak azaldu izan duen bezala, “egun honetan ateratzen den dirua, palestinar herriaren aldeko borroka finantzatzeko izango da”. Era berean, mural berria egiteko lanak ere abiatu dituzte, eta gauean DJ Tasaund Systemekin musika-saioa izango da.






