Paktu patriarkalei buruzko tailerrerako izen-ematea zabalik da

0
410

‘Gure iraganarekin solasean: paktu patriarkalak eta kolonialak’ tailerreko izen-ematea zabalik da. Tailerra zapatu honetan izango da, Gaztetxean, eta Amaia Nausia eta Onintza Odriozolak emango dute.

Argazkia, beheko testua eta kartela: Arrasateko Bilgune Feminista.

Tailerraren izena Gure iraganarekin solasean: paktu patriarkalak eta kolonialak da, eta Amaia Nausia eta Onintza Odriozola izango dira hizlariak. Tailerrean modernitatearen ezarkuntzak Euskal Herrian hartu dituen formak eta emakumeengan izan dituen ondorioei begirada historiko bat egingo diegu. Esan bezala, Arrasateko Gaztetxean izango da tailerra, hilaren 26an, arratsaldeko 18:00etan. Izen ematea irekita dago jada eta esteka honen (https://agenda.bilgunefeminista.eus/eu/xvx4ahfXLWwzqkTZ7Xyz) bidez egin behar da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen