Pakistandar, saharar, euskal,… jakiak izan dira Arrasate Herri Eskolako bazkarian

0
1081

Gurasoen elkarteak antolatuta, ‘Guk egin guk jan’ otordua ospatu da Erguingo patio estaldian, familia eta lagun giroan.

Aniztasunaren Astearen baitan, bazkari jendetsua ospatu da gaur eguerdian Erguingo AHEren patio estalian.

Hainbat gurasok saharar janariak, pakistandar janariak, marmitakoa, tea,… prestatu dituzte.

Horretan aritu dira, besteak beste, palestinar jatorriko hainbat emakumek eta Arrasateko emakume sahararren taldeak.

Jaialdi honetan bozgorailuetatik jatorri ezberdinetako musikak zabaldu dira.

Gainera, Arrasateko Amerika elkartea bazkalostean kultur-erakustaldi bat ematekoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen