Ibai-Arteko 30 komertziok eskura jarriko dute eskaintza zabal eta anitza Merkemerkauan. Hortaz gain, kultur ekitaldiekin gozatzeko aukera ere izango da.
Gaur (ostirala) arratsaldeko 16:30ean irekiko ditu ateak, eta iluntzeko 20:00 arte produktu ugari izango dira erosgai. Bihar goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitarte egongo da zabalik, etenik gabe.
Oraingo honetan, udalerriko 30 saltoki irtengo dira beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak salneurri merkean (pagotxekin) eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, etab. Aurten stock azokan parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak ondokoak dira:

Azokan erosketak egin ahal izateaz gain, kultur ekitaldiez gozatzeko aukera ere izango da. “Musikaz, kolorez, argiz eta elefantez betetako programa!” hain zuzen.
Gaur, ostirala:
–18.00: Antzerkia eta kontzertua Kia eta bere ukelelearen eskutik (Kids&Us, ingelesez), Kulturateko Areto Nagusian. 3-7 urte
Bihar, larunbata:
–12.30: Kantu kolore, Herriko Plazan
–18.30: Merkemerkauko elefanteak, Herrian zehar
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.