Pablo Uranga kaleko balkoi baten zati bat erori da

0
2258

Arratsaldeko 19:45ak aldera, Zubillagako suhiltzaileek abisua jaso dute eta Udaltzaingoaren patruila batekin bertaratu dira.

Arratsaldeko 19:45ak aldera, Zubillagako suhiltzaileek abisua jaso dute, Pablo Uranga kalean balkoi baten zati bat erori delako. Udaltzaingoaren patruila batekin bertaratu dira. Zorionez, ez da zauriturik egon.

Suhiltzaileek balkoia dagoen kale zatia inguratu dute, eta ziurtatu dute ez zegoela fatxada zati gehiago kalera jausteko arriskua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen