Unibertsitateak bertan “ekintzailetzaren arloan erreferentziazko gune berri” eraikiko du. Hartara, aste honetan pabilioi zahar batzuk botatzen hasi da Uribarrin.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak abian dauka Gautxori esparruan “ekintzailetzaren arloan erreferentziazko gune berri” egiteko proiektua.
Gune berrituak, aurreikuspen batzuen arabera, 26.000 metro koadroko azalera izango du, eta bi erronka nagusi ditu: alde batetik, “Industria-sektorean beharrezkoa den trantsizio teknologiko-energetikoa katalizatzea, balio erantsi handiko industria jasangarri batean oinarritutako ekonomia lehiakorrago baterantz”.

Bestetik, “eskualdeko garapen iraunkorra eta kohesionatua sustatzea, lankidetza pribatu-publikoko proiektuen bidez”.
Proiektu hau gauzatzen joateko, aste honetan erreka ondoko pabilioi batzuk eraisten hasi da.
Erlazionatutako albisteak:
MUren Gautxoriko proiektuak 700.000 € jasoko ditu espainiar Gobernutik
2021eko uztailaren 7an argitaratutako albistea
Uribe baserria eraisteko lanak hasi dira
2021eko martxoaren 8an argitaratutako albistea