Pabilioi eta areto bana eraikiko ditu Aita Menni Ospitaleak

0
781

Instalazio berri hauek egiteko “Kartoien Tailerra” eraisketa beharrezkoa izan da. Era berean, San Jose eraikina, 1923an eraikia, egoera prekarioan zegoenez, eraitsi behar izan da.

Beheko argazkia: Aita Menniren artxibokoa.

Azken asteetan Aita Menni Ospitaleko bi eraikin bereziren eraiste-lanak ikusi ahal dira Gesalibarren: San Jose eraikina eta “Kartoien Tailerra” deiturikoa.

Biak ala biak “Ospitalearen Obren Plan Zuzendariaren baitakoak dira – azaldu du Aita Menniko Zuzendaritzak – . Egitasmo hau 2017an abiatu zen eta 2026ra arte irautea aurreikusten da”.

San Jose eraikina “1923an eraikia, egonaldi ertaineko paziente psikiatrikoak (Sarreren Unitatea) eta egonaldi luzekoak barne izan zituen, baita adimenari dagokionez aniztasun funtzionala duten pertsonak ere, 2010eko urtarrilean itxi zen arte”.

2015etik aukera ezberdinak aztertu dira, “berau berreraikitzeko eta laguntza-erabilera izan zezan. Arrasateko Udalari balizko lagapen bat eskaini zitzaion erabilera sozialetarako. Azkenean, baina, eraikinaren egoera prekarioagatik eta horrek zekarren arriskuagatik, batez ere estalkiaren egoera txarragatik, erabaki da eraikina eraistea”.

Eraiste honekin “desagertu egin da zentroaren eraikin historiko bat, baina mantentzen dira Aita Menniko pertsonalaren zati nabarmen baten oroitzapenak”.

Era berean, “kartoien tailerra” delakoa eraisten ari dira, izenaren jatorria ondokoa delarik: “bertan, jarduera birgaitzaile bezala, zentroko pazienteek FAGOR kooperatibako elektratresnak kartoiarekin enbalatzen zituzten”.

Eraiste honek arrazoi bikoitza dauka: “alde batetik, ahalbidetzen du beharrezko hondeaketa bat egitea, bertan eraiki ahal izateko zentroaren instalazioen areto berri bat”.

“Eta bestetik, ahalbidetuko du erabilera anitzeko pabilioi berri bat eraikitzea, erabiltzaileen, pazienteen eta langileen jardueretara bideratua”.

Instalazioen aretoak “ahalbidetuko du zentroaren hornikuntzaren behar eta eskaera berriei arreta egitea, erabiltzaileei zerbitzu hobeak eskaintzeko”. Obra honek ahalbidetuko ditu:

  • Koadro elektriko nagusi berri bat instalatzea, kontsumo elektrikoaren hazkundeari eta energia berriztagarrien instalazio berriari erantzuteko.
  • Suteen aurka, instalazioen depositu eta ponpaketa talde berriak jartzea.
  • Ur bero sanitarioa, ponpaketa gelak eta ur sanitarioa biltegiratzea egitea, zentroaren kontsumoarentzat.
  • Klimatizaioaren instalazioa, hotz eta beroari dagokienez, gune guztien erosotasuna hobetzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen