Otsoa babestu dezagun, abeltzaintza eta otsoak batera izateko eredu baten alde [Testua: Uluak]

0
752

Otsoa babestu dezagun. Abeltzaintza eta otsoak batera izateko eredu baten alde. Euskadiko otsoak desagertzeko arriskuan daude.

Uluak Debagoieneko Antiespezista taldeak, tinko salatu nahi du E.H.N.E. sindikatuak mendiko abeltzaintzaren konpromezuarekin batera Arrasateko udalan *otsoaren aurka* aurkeztuko duen mozioa. Hau da, espeziearen poblazioa kontrolatuko dituen neurri eta araudiak, ehiza otsoaren hazkundearen gorakadaren alternatiba bakarra izatea. Hori gutxi balitz, otsoa Babes Bereziko Espezieen Katalogotik kentzea eskatuko dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Iraunkortasuna eta Ingurumen Garapen Sailari, mendiko abeltzaintza otsoaren poblazioarekin batera ezina dela ideia gehituz. Jarrera zapaltzaile, espezista eta gizakion interesetan soilik oinarritua den horretan, Uluak Arrasteko Antiespezizta taldeak ondorengoa baieztatu nahi du: otsoaren presentzia abeltzaintzaren desagerpenarekin lotzea desinformatzea da; izan ere,asmo txarreko argudio faltsua da. Alegia, otsoa Euskal Herriko ekosisteman espezie autoktonoa da, eta bertako populazioa geldi dago, legezko eta legez kanpoko ehizaren ondorioz. Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan “Interes Bereziko” kategorian dagoen espezie bat da, 2020ko martxotik 2. aginduaren arabera, beraz, ezin da otsorik hil inolako egoeratan, ez ehizagatik, ez biztanleriaren kontrolagatik. Gizakiaren ondorioz, Euskal Herrian ez dago otso talderik, eta 1-2 ale baino ez dira ezagutzen Araban. Beraz, desagertzeko arrisku handian dago. Horregatik, apirilaren 14an 18:30ean Herriko Plazan izango dugun mahi informatibora gerturatzera animatzen zaituztegu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen