Otsaileko yoga + saioen izen-ematea zabalik dago haur eta helduentzat

0
1131
ongizate

Plaza kopurua mugatua da, Izadi Ongizate Zentroak azaldu bezala. 5 ikasketa saio hauek egin ostean, ikasleak ahal izango du eboluzio saioetan parte hartu.

Argazkiak: Izadi Ongizate Zentroa

Izadi Ongizate Zentroko arduradun Isabel Kirze Otxandianok guraso.eus webgunean azpimarratu ditu yogaren onurak:

  • Norberaren autoezagutza eta autokonfidantza
  • Gorputz kontzientziaren garapena (gorputz atalen arteko erlazioa ulertu berekiko dugun erlazioa hobetuz)
  • Autokontrola eta erlajazioa (burua kontrolatuz gorputza eta emozioak kontrolatzea)
  • Gorputza, burua eta emozioen arteko bateratasuna eta oreka
  • Malgutasuna
  • Koordinazioa eta oreka hobetzea
  • Arreta entrenatzea
  • Arnasketan parte hartzen duten ehunak landu eta garatzea
  • Kaltetzen duten gorputz jarrera ohiturak aldatzea
  • Norberaren buruarekiko eta besteenganako errespetua eta laguntasuna lantzea
  • Naturarekiko errespetua, maitasuna
  • Bakea sustatzea

Otsailean 5 ikasketa saio izango dira, lanmoldea ezagutze aldera. Saioak egiteko bi aukera:

  • Otsailaren 13, 17, 20, 24 eta 27an (goizeko 10:30ean)
  • Otsailaren 14, 18, 21, 26 eta 28an (eguerdiko 14:45ean eta arratsaldeko 18:30ean)

Ikasketa fasearen ostean, ikasleak ahal izango du hobekuntza eta eboluzio saioetan parte hartu. Adi, plaza kopurua mugatua da, eta beraz eman izena lehenbailehen.

Era berean, haurrentzako saioak asteazkenetan arratsaldeko 17:00etan dira. Oraingoz 7-11 urte bitartekoek osatzen dute taldea baina asmoa adinaren arabera 2 talde sortzea da. Ikasketa fasearen ostean, ikasleak ahal izango du hobekuntza eta eboluzio saioetan parte hartu.

Izadi Ongizate Zentroko arduradunak azaltzen duenez, “Jarrera-berregokitzea [gaztelerazko ‘Readaptaci√≥n Postural’] barneratzen ari da Yogaren posturetan. Yoga + ez dago kokatuta hinduaren moldean, ez dago iraganean ainguratuta”.

Izan ere, “yoga egokitzen du gaur egungo errealitatera, alboratu barik zorionez transmititutako esentzia. Beraz, antzinako jakindura berreskuratzen du, eta egungo beharretara egokitu”.

Yoga + planteamenduak “ez du esoterismorik, ezta ritualik ere, bai ordea milaka urteetako jakinduria. Etengabean moldatzen da garaiko ezagutzeak belaunaldi berriei irakasteko”.

“Yogaren edukia gorputz esperientziaren bitartez barneratzen da, eta hau Berregokitze Posturalak ahalbidetzen du”.

Informazio zabalagoa eta izen-ematea:

  • 660 800 971
  • Grupo San Joaneko Alfontso X Jakintsua plazako 5 behea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen