Kartela: Al Andalus. Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Al Andalus Kultur Etxeak Andaluziako Eguna ospatuko du otsailaren 26an. Horretarako egitarau zabala antolatu dute. Gaueko 21:00etan egingo den afariaz gain, Niña Pastoraren kontzertua izango da. Abeslari honek Niña Pastoriren abestiak interpretatuko ditu.
