Otsailaren 25ean, 26an eta 27an plan paregabea egiteko aukera Ibai-Arteren eskutik, udazken-neguko stock azoka ospatuko dugu eta haur eta gazteentzako ekimenak izango ditugu larunbatean!!
Ostegun eta ostiralean arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatuko da, eta larunbatean berriz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak bitartean, etenik gabe.
Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako dira kalera beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, altzariak, etab. Aurten stock azokan parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira:


Gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, baita larunbaterako prestatu den egitarauaz ere.
Otsailak 27:
-Zer: Haur eta gazteentzako atrakzioak: txirrista puzgarria, super-jumpinga, hutserako jauzia, zezen mekanikoa, giroskopioa, haur-tragabola, …
-Ordutegia: 11.00-14.00/16.00-20.00
-Non:
o Maiatzaren Bata Plaza
o Herriko Plaza
o Seber Altube Plaza
Ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!!
NIK ARRASATEN!!! Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira