Gizonezkoen eta Emakumezkoen arteko soldata arrakala %24koa da, eta Europan handiena gainera, eta adin zaharreneko emakumeen artean gogorragoa.
Testua : Arrasateko Pentsionistak.
Astelehenero gertatzen den moduan, eguerdiko 12:00etan Herriko plazan pentsionistek elkarretaratzea egin dute. Oraingoan, gogoratuz otsailaren 22an Emakumezkoen eta Gizonezkoen Soldata Berdintasunaren aldeko Europar Eguna ospatuko dela.
Hona hemen gaur goizean irakurritako testua:
“Ehunka mila emakume, 800 eurora iristen ez diren pentsioekin, edota 400 euroko pentsio ez kontributiboekin gaude, eta inor ez da gutaz oroitzen, nahiz eta gure kaleetan egon astero. Emakumeen pentsioak, gizonezkoenak baino %37,5 baxuagoak izanik, gure bizitzan eta lanean zehar emakumeok jasaten ditugun desberdintasun asko eta askoren ondorioa dira. Gizonezkoen eta Emakumezkoen arteko soldata arrakala %24koa da, eta Europan handiena gainera, eta adin zaharreneko emakumeen artean gogorragoa.
Historian zehar eskubideak eta hobekuntzak mobilizazioen bidez lortu ditugu, pentsiodunok gure lorpentxoak erdietsi ditugun bezalaxe, eta seguru gaude gero era lortuko ditugula.
Hala ere, badira beste adibide batzuk, soldata igoerak batere borrokarik gabe lortzen dituztenak, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia eta goi-karguen soldata igoera lotsagarria. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkako botoak eman arren, Olano Jn. Diputatu Nagusiak, Gobernu Foraleko jaun-andre diputatuek eta beste goi-kargu foralek bere soldatak %8,5 igo dituzte.
Horrela, Olanok 2020an 86.079 euro kobratuko ditu. Diputatu foralek 82.000 euro eta zuzendari foralek 76.485 euro. Olano jaunak urtean 7.300 euroko igoera izango du. 800 euroko pentsio baten igoerarekin konparatzen badugu igoera hau, urteko 100, 80 euro, Diputatu Nagusiak normalean emakumea den pentsiodunak jasotzen duena baino 78 aldiz “bakarrik” izango da handiagoa.
Esan bezala, pentsiodunoi kalean borroka egitea beste erremediorik ez zaigu geratzen errebindikazioak lortzeko eta, horregatik, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsiodunen Plataformek otsailaren 13an Gasteizen izandako bileran hainbat ekimen planifikatu zituzten. Adibidez, Urkullu, Pedro Sanchez eta Iglesiasekin aurreikusitako elkarrizketak, beraietara joango diren ordezkariak, seguraski martxoan, nahi dena da aldi berean Instituzio bakoitzaren aurrean elkarretaratze eta manifestazioak egitea. Madrilgo kasuan,k aurreikusi dena da kontzentrazioan estatuko beste pentsiodunen taldeak parte hartzea.
BUKA DEZAGUN PENTSIO ETA SOLDATEN ARTEKO GENERO ARRAKALAREKIN !
1080 EUROKO GUTXIENEKO PENTSIOAREN ALDE !
PENTSIODUNAK AURRERA !