Duela gutxi amaitu dira Otalora eta Ignacio Zuloaga kaleko zebrabidearen obrak. Orain, astelehen eta astearte, hau da, maiatzaren 6tik 7rako eta 7tik 8rako gauetan Otalorako zebrabidearen argiztapen-lanak egingo dituzte. Horretarako, Otalora kaleko trafikoa moztuko da, 23:00etatik 05:00etara. Oraingoan, baina, kotxeak bai pasa ahal izango dira Ignacio Zuloaga kaletik. Muxibarko biribilgunetik San Frantzisko biribilguneraino Otalora Lizentziaduna kaleko trafikoa moztuta egongo da.




