Otalora eta Txaetako zati batzuetan TAO berdea jarriko da, baita Martxoak 8 eta Aprendices osoan ere

0
522

Udalak iragarri izan du “Arrasate Pasealekuaren goialdean (hiru txalet edo etxeen ondoan) eta Bizkaia etorbidean (zati bat)” ere TAO berdea (luzea) jarriko duela.

Udal-gobernua abuztuan gauzatzen dabil martxoan iragarri zituen hainbat aldaketa. Adibidez, egun hauetan TAO berdea jarriko du zenbait kaletan.

Adibidez, Otalorako errepidearen erdialdeko lerroaren zati bat TAO berdea izango da (goiko argazkian).

Aparkatzeko lerro hori erdialdean eta txinatar jatetxearen aldera dago, eta marrazketa-lanak aste honetan egingo dira.

Txaetako aparkatzeko bi zatitan ere TAO luzea (berdea) jarriko da, TAO urdinaren ordez. Zehazki, Udal Gizarte Zerbitzuen eraikinaren aurrealdeko aparkalekuak.

TAO luzea jarriko da bai Gizarte Zerbitzuen ondoko aparkalekuetan, baita eraikitzen ari diren etxeen ondoan ere. Hau da, errepidearen bi ertzetan ipiniko da.

Aspace dagoen eraikinaren aurrealdean ez da aldaketarik izango. Aprendices kaleari dagokionez, TAO berdea jarriko da bere osotasunean, errepidearen bi aldeetan.

Gauza bera egingo da Elmako etxeetako Martxoak 8 kalean. Izan ere, TAO berdea jarriko da 1990 Gastroteka ondoko kurbatik, Elma tabernara arte.

Udalak martxoan iragarri zuen “Arrasate Pasealekuaren goialdean (hiru txalet edo etxeen ondoan) eta Bizkaia etorbidean (zati bat)” ere TAO luzea jarriko duela.

Bizkaia etorbidean aldatuko den zatian orain arte bertakoentzako TAO dago, baita Arrasate Pasealekuan aldatuko den zatian ere.

Udal-gobernuak iragarri izan du “TAO berdean ez dela doako tarterik izango, zeren eta zuzenduta dago egun osoa lanera etortzen direnentzat”.

“Doakoa izango balitz, auto gehiago gurako lukete bertan aparkatzea, eta egun TAO berdearen eskaera oso handia da, urri geratzen ari da”.

“Hala ere, TAO berdearen tarifa merketuko dugu”. Orain 1’5 euroko prezioa du goizean aparkatzeak, 1’5 euro arratsaldean aparkatzeak eta 3 € egun osoan. Aldaketarekin goizeko prezioa euro batekoa izango da, arratsaldekoa beste euro batekoa eta egun osoa bi eurokoa”.

TAO urdinean “lehen bi orduak doakoak izango dira, edozeinentzat. Izan ere, Arrasaten erroldatutako ibilgailuek orain ordu erdiko tartea dute doan, baina aldaketa egitean, edozeinentzat izango da”.

“Beraz, Bergaratik, Aretxabaletatik,… Arrasate kanpotik datozen guztiek bi ordu doan aparkatzeko aukera izango dute”.

TAO berdea marrazteko lanak datozen egunetan egitekoak dira. TAO luzea jarriko den tokietan, orain arte aparkatze hau daukate:

Martxoak 8 kalea orain arte urdina da, Aprendices kalea orain arte bertakoentzat da, Otaloran (errepidearen erdialdeko lerroaren zati batean) orain arte urdina da, eta Txaetan (Gizarte Zerbitzuen eraikinaren ondoko lerroa) orain arte bertakoentzat da.

Udalak gaur iragarri du aldaketa hauek guztiak “irailetik aurrera” aplikatuko dituela. “Dena den, irailean aldaketak indarrean sartzen diren heinean komunikatuko ditugu”.

Erlazionatutako albistea:

Udala: “Auzo gehiagok TAO izango dute, gremioek txartel berezia, elbarrituek doakoa,…”

2022ko martxoaren 9an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen