Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur eguerdian argitaratu du urriaren 30etik 1era arte detektatutako positiboen txostena. Txosten horren arabera, Arrasaten 51 kasu positibo berri atzeman dira hiru egun hauetan, 13 ostiralean, 20 larunbatean eta 18 igandean. Arrasatek zona gorrian jarraitzen du 961,10 kasu 100.000 biztanleko izanda. Debagoienari dagokionez, Antzuolan 12 positibo aurkitu dira , 8 Aretxabalean, beste 9 Eskoriatzan, eta 31 gehiago Oñatin. Bergararen kasuan, behaketa egin dute 13 eta 40 urte arteko herritarren artean. Honen ondorioz, 72 kasu atzeman dira azkenengo 3 egunetan.