Ostiraletik igandera 7 positibo berri atzeman dituzte Arrasaten PCR bidez

0
2577

Debagoienari dagokionez, Bergaran erregistratu dira positibo gehien, 17 kasurekin, horietatik 11 atzo. Gainera, ostiralean Oñatin kasu bat atzeman zuten eta Aretxabaletan beste bat larunbatean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur eguerdian argitaratu du uztailaren 17tik 19ra arte detektatutako positiboen txostena. Txosten horren arabera, Arrasatek 7 kasu positibo berri atzeman ditu hiru egun hauetan, 1 ostiralean eta 6 larunbatean.

Debagoienari dagokionez, Bergaran erregistratu dira positibo gehien, 17 kasurekin horietatik 11 atzo. Gainera, ostiralean Oñatin kasu bat atzeman zuten eta Aretxabaletan beste bat larunbatean.


Azken 3 egunetako Euskal Autonomia Erkidegoko datuak:


• Uztailak 17, ostirala:

O Araba: 11
O Bizkaia: 48
O Gipuzkoa: 56

• Uztailak 18, larunbata:

O Araba: 10
O Bizkaia: 92
O Gipuzkoa: 93

• Uztailak 19, igandea:

O Araba: 6
O Bizkaia: 45
O Gipuzkoa: 63

Positiboen datuak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen