Testua eta logoa: Ardatz.
Ardatz Formazio eta Ikasketa Zentroak duela 10 urte zabaldu zituen ateak. Geroztik, ehunka izan dira gure komunitatea sortu duten ikasle, guraso eta hezkuntzako profesionalak. Ikaslea erdigunean jarriz, hezkuntzaren begiradatik prozesu integrala eskaintzeko xedez jaio zen Ardatz eta 10 urte beranduago egindako bidearekin eta sortutako sarearekin pozarren
sentitzen gara.
Gurekin ibilbidea partekatu duzuenekiko esker onez, beraz, ostiralean egiteko asmoa daukagun ospakizunerako gonbidapena luzatzen dizuegu urte luze hauetan Ardatzeko komunitateko parte izan zareten guraso, ikasle, irakasle eta bidelagun guztioi, 18.00etatik aurrera mokadutxo baten inguruan, elkarrekin egoteko aukera izango dezagun berriro Ardatzen bertan. 10 urte eta gero komunitatea batu eta handitzeko mugarri dugu ostiralekoa, hortaz, denok batera ospatu nahi dugu urtemuga berezi hau.
Bertan ikusiko dugu elkar!
Elkarrengadik ikasiz, aurten Ardatzek 10 urte!





Zorionak!!!