Ostiral hontan irekiko da ‘Guacamayo’ erakusketa Kulturaten

0
351

Ostiralean irekiko da erakusketa, 18:30etan. Bertan instalazio desberdinak ikusteko aukera izango du ikusleak, ez da beste erakusketa batzuk bezalakoa izango; mugitzen eta adi egoteko ariketa izango da, batez ere jakin miña lantzeko ariketa. Klaustroan zehar, bi lan nagusi egongo dira ikusgai, baina plastikozko lan batzuk egongo dira gelan zehar. “Jakingurarekin etortzeko erakusketa bat da eta artisten helburua ez da transmititzea, esperientzia bat saltzea baizik”, azaldu du Ander Perez erakusketaren komisarioak.

‘Guacamayo’ erakusteka espazio bateko esku hartzea da, kasu honetan, Kulturateko klaustroan. Ander Perez erakusketako komisarioak, Miel Oyarzabal, Ibai Madariaga, Victor Ortuño eta Silvia Coppola artistak gonbidatu ditu, espazioan parte hartzera. “Klaustroa landuko dute, objektu, pieza eta instalazioekin, materialaren eta espazioaren arteko konbinazioa lortzea nahi dugu, adibidez, lurreko pieza bat klaustroko lur gabe ezingo zen egon”, azaldu du Ander Perezek.

Erakusketa, egunerokotasunean ikus daitekeen materialarekin dago egina, papeearekin, egurrarekin edo plastikoarekin. Lanak ez dauka erdibiderik, “ez da pintura bat, baña pinturak dituen gauzak ditu, hau da, diziplina desberdinetako xehetasunak dauzka erakusketak” azpimarratu du Anderrek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen