Ostegunean honetan, ‘Bi arnas’ arratsaldeko sei terdietan Juan Arzamendi Musika Etxean dokumentala emango da. Dokumentala torturaren gaineko testigantza bat da, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal
Jon Mikel Fernandezek zuzendutako dokumentalean, torturak Euskal Herrian eragindako zauria ez dela itxi aitortu dute. “Azken bost hamarkadetan tortura eta tratu txarrak sufritu dituzten euskal herritarrak milaka zenbatu daitezke, nahiz eta, bakan batzuk baizik ez diren ofizialki aitortuak izan. Hori gutxi ez eta asko dira torturetan oinarritutako testigantzen ondorioz preso segitzen duten euskal herritarrak. Horregatik, zauria ixten laguntzeko hondar aletxo bat izan daitekeelakoan, garrantzitsua da oso torturaren kontra lehen pertsonan borrokatu duten herritar anonimo horien guztien historiak lau haizeetara zabaltzea.”