Ostatu ohian zundaketak egitekoak dira, zaintza zentro bat eraiki ahal izateko

0
1186

Hostal Musakola ohiko orubean mendekotasuna duten pertsonendako zentro bat eraiki gura da. Zundaketen emaitzak jakin ostean, berau eraiki edo ez erabakiko da.

Argazki historikoak: Arrasate Zientzia Elkartearen Fondoa.

Hostal Musakola zegoen orubean zundaketak eta laginak egitekoak dira, Mondraberrik jakin ahal izan duenez. Azterketaren helburua da bertako lurraren egoera zein den ezagutzea.

Emaitzak jakin ostean, enpresak erabakiko du eraikitze-lanei ekitea edo ez. Proiektuaren tramite admistratiboa egun Udaletxean dago. Orube honetan mendekotasuna duten pertsonendako zentro bat eraiki asmo da.

Mondraberrik Arrasate Zientzia Elkarteari lur eremu honen historiaz galdetu dio. AZEko historialariek bi argazki historiko erakutsi dizkigute, eta bi irudi horiek aztertuta ondoriozta daiteke ostatua egin aurretik, bertan zelaia edo ortu bat zegoela. Gasolindegia eta ostatua garai berean eraiki zituzten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen