Ostalaritzaren “garrantzi ekonomiko eta soziala” aldarrikatuko da Arrasaten

0
881

Mobilizazioa egingo da ostiral honetan, Arrasateko ostalaritzako profesionalek antolatuta, eguerdiko 12:00etan Seber Altubetik hasita.

Argazkia: MB artxiboa.

Egun eta ordu berean hirietan ere mobilizazioak egingo dira. Arrasatearrek eta beste askok hirietara joateko aukerarik ez dutenez, herrian bertan egingo dute. Mobilizazioa bestelako herritarrentzat ere irekia izango da, Seber Altubetik hasita, Herriko plazan amaituko da.

Helburuetako bat izango da ostalaritzak “sektore ekonomiko eta sozial gisa” duen garrantzia adieraztea. Oro har, ostalariek ondoko aldarrikapenak egin dituzte aste honetan:

  • Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen sistema aldatzea
  • Zuzeneko laguntza gehiago (itzuli beharrik gabeko diru laguntza)
  • Alokairuen araudia aldatzea edota udal-zergak murriztea (ekonomia-jardueren gaineko zerga edo ondasun higiezinen gaineko zerga)
  • Banatzaileak ere kontuan hartzea, eurak ere kalteak izaten ari direlako

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen