Ostalaritzako, kirol-ikastaroetako,… tasetan aldaketak egitea onartu du Pleno gogorrak

0
570

EAJ-PNV, EH Bildu eta PSEk alde bozkatu dute, eta Elkarrekin Arrasate abstenitu, baina Ostalaritzaren inguruko udal-kudeaketak oposizioaren kritikak eragin ditu.

2021eko Ordenantza Fiskalen aldaketa proposatu zuen Udal-gobernuak atzoko Osoko Bilkura telematikoan, pandemiaren ondorioei aurre egiteko.

Udalbatzak onartu zuen “ostalariei, jatetxeei eta elkarte gastronomikoei 2021eko urteko zabor tasan %50eko hobaria aplikatzea”.

Kontuan hartuta, normalean Udalak tasa hori sei hilabetean behin kobratzen duela, Udalak ez ditu igorriko “ostalaritza, jatetxe eta elkarte gastronomikoetako bigarren sei hileko zabor tasaren ordainagiriak igorriko, urteko %50eko aplikatzeko xedez”. Hau da, Udalak ez die kobratuko urteko bigarren seihilabeteko zabor tasa.

Udalak gehitu duenez, “hobaria aplikatzen ez bada, eta zergadunak hobaria izateko baldintzak betetzen dituela uste badu, ordainagiria ordaintzeko borondatezko epean zehar, eta, epe hori amaituta, hurrengo egunetik aurrerako hilabeteko epean, helegitea aurkezteko aukera izango du”.

Era berean, jarduera ekonomikoen lokalen aurrean objektuak jartzean, “baimena ematen zaien jarduera ekonomikoei %50eko hobaria aplikatuko zaie”.

“Urteko baimena ematen zaien jarduera ekonomikoei %50eko hobaria aplikatuko zaie. Urteko osoko baimenaren zenbatekoa ordaindu dutenen kasuan, Udalak ofizioz kudeatuko ditu itzulketak”.

“Urte osoko baimenaren zenbatekoa ordaindu dutenen kasuan, Udalak ofizioz kudeatuko ditu itzulketak”.

Kirol-ikastaroei dagokienez, ondoko kirol-ikastaroen tarifak eguneratzea onartu zuen Plenoak, eta prezioak ondokoak izango dira:

Bestalde, “azoka txikiko tasa, bi hilero ordaintzen dena, %50ean ordainaraziko da, %50eko hobaria ezarriz”.

Gai hauen inguruko adierazpenak ondoko bideoak azaltzen ditu:

Laburbilduz, Elkarrekin Arrasatek onartu zuen “langile-klaseko familientzat hobekuntzak daudela”, baina eskatu zuen “tasak errentaren arabera kobratzea”. Horregatik, Eva Abuin zinegotzia abstenitu egin zen.

EH Bilduk “ostalariei gure babesa adierazteko” baiezko botoa eman zuen, eta gogoan izan zituen ere “txarto pasatzen ari diren beste sektoreak ere”.

Ostalaritzaren kritikak jaso ditu Udalak, “baina prentsa ez da gai hau lantzeko tokia” eta oro har “gestioa txarra izaten ari dela uste dugu”.

Maider Morras zinegotziak berretsi du “Mahai baten beharra, Udala, udal-taldeak, Ostalaritza eta beste sektore batzuk batuko lituzkeena. Ordea, izugarriak izaten ari dira inprobisazioa, desinformazioa eta gardetasun falta”.

Ostalariei 2021eko lehen zabor tasa kobratzea “zuen gestio txarraren ondorio izan da”, baina kontzentrazioen ostean “aurpegiratzen diezue gezurra esatea eta konpromisoa eskatzen diezue”.

“Titularra hauxe da: ‘Negoziatutako baldintzak ez dira garaiz bete, eta ostalariek tasak ordaindu dituzue’. Oraindik ez diezue erantzun terraza jar dezaketen edo ez”.

Halaber, “Udalak emandako inbertsiorako laguntzak ez dira ezer ostalariak egin behar izaten ari diren gastuekin: ostalariek 10.000-35.000 € ordaindu behar dituzte terraza jartzeko”.

EH Bilduk jakitera eman duenez, Udal-gobernuak “Hirgintza Batzordean adierazi zigun terrazaren inguruko ordenantzarik ez zela egingo” , baina “hori ez zenieten ostalariei esan, ez duzue eurekin zintzotasunez jokatu”.

Gai honen inguruko “parte-hartze prozesu bat egitea txisteratik atera duzue. Udal honetan ez da inoiz parte-hartze prozesu bat egin ordenantzat bat sortzeko”.

Udal-gobernuak Plenoan erantzun zuen, prentsa-oharra aipatuz, “herriko Ostalaritzarekin elkarlanean jarraitzeko prestutasun oso dugula”, halaber “elkarlana bultzatzeko ahalegin guztiak bultzatuko ditugu”.

Horren xedeak dira “herriaren garapen ekonomikoa eta biziberritze kultural eta soziala”. Izan ere, “sektore ezberdinak txarto pasatzen ari dira eta guztiei gure gertutasuna adierazten diegu”.

Anuska Ezkurra zinegotziak aipatu zuen orain arte Udala Ostalaritzarekin 4 bilera egin dituela. “Ez dugu gai honekin konfrontazioa bilatuko, gu elkarlanean eta herrigintzan dihardugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen