Ostalaritza eta komertzio txikiak artatzeko bulego bat sortzea proposatu du EH Bilduk

1
633

Herriko ostalari, tabernari eta komertzio txikien beharrizanak handiak dira azken bolada honetan eta ezjakintasun maila handiarekin egiten ari zaie aurre.

Testua: EH Bildu.

Komertzio txiki batzuk ateak zabaldu dituzten arren, ugazaben artean ugariak dira zalantzak eta galderak. 

Tabernen kasuan, maiatzaren 11n izango dute zabaltzeko aukera eta ixtera behartuta sentitu ez daitezen egoerari aurre hartu behar zaio.

Bide horretatik Arrasateko EH Bilduk tabernari, ostalari eta komertzio txikien beharrei erantzungo dioten informazio gune bat zabaltzea proposatzen du errealitate berrira igaro bitartean:

-Herri mailako diru-laguntzen inguruko informazioa ematea

-Udaletxeak jaulki dituen erosketa bonoen prozedura zein den zehaztea.

-Terraza-politiken inguruko argibideak eman eta negozio bakoitzari irtenbide duin bat eskaintzea, pertsonalizatua ahal bada.

-Balizko peatonalizazio batek izan ditzakeen eraginak aztertzea

-Errealitate berriarekin zerikusia duten neurri berriez informatuta edukitzea

Uste dugu informazio-bulego hau irekita egon beharko litzatekeela negozioak ireki baino lehen (maiatzaren 11). Gure betebeharra da gure ostalari eta tabernariei informazio eraginkorra eta osoa ematea. Ez dugu ahaztu behar COVID19 krisiak zuzenean eragiten dien sektoreetako bat dela.

Arrasateko udalak langileengandik gertu behar du egon inoiz baino gehiago.

Iruzkin 1

  1. Ostalari eta tabernariek eskertuko dute. Informazioa emateak ez du aurrekontuetan eragiten baina tabernarien antolakuntzan asko lagundu dezake, adibidez terrazen gaia finkatuz edo/eta arautegi berrien nondik norakoak azalduz.
    Honek lan handia eskatzen du eta herria eta ostalaritza ondo ezagutzea.
    Gobernu honek nekez egingo du halakorik, esfortzu gehiegi eskatzen die, inauguraziorik iragartzen ez duen argazki baterako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen