Ostalariek salatu dute “Udalak ez duela hitza bete”, udaletxeko sarreran, Ertzaintza plazaratuz

6
1992

Goizeko 07:30ak aldera hasitako protestan, Arrasateko Ostalariek aldarrikatu dituzte Udalak “martxoko zabor tasa itzultzea eta terrazen inguruko ordenantza behingoz egitea”. Bilkurara Ertzaintzaren 5 patruila bertaratu dira.

Bideoa: herritar bat.

Ostalaritzaren kinkaren aurrean, ostalariek Udalari eskatu zioten “martxoko zaborraren tasa ez kobratzea, baina ostalari guztioi kobratu digute”. “Udaleko ordezkariek esan ziguten ez zigutela kobratuko, baina ez da horrela izan”.

Hortaz gain, Arrasateko Ostalariak terrazaren inguruko tasaren zenbatekoa itzultzea, eta Arrasatek terrazen inguruko planik ez duenez, “behingoz ordenantza bat egin dezala”.

Horren aurrean, “Arrasateko Ostalaritzak planteamendu bat egin dugu, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin batera, eta datorren astean aurkeztuko diogu Udalari”.

Dirulaguntzei dagokienez, “oraindik bi kasutan Udalak ez ditu ordaindu, badirudi arazo teknikoengatik”.
Orain arte ostalariek Udalarekin gutxienez 3 bilera egin ditu “baina Udalak ez du berari dagokion ardura hartzen”.

Orain arte “Arrasateko 10 ostalaritza establezimendu inguruk terraza jartzeko eskaera egiten dabiltza, lau hilabete daramatzate horretan, baina oraindik Udalak ez dizkie eskaerak onartu”.

Ostalariek eskatzen dute “terraza probisionalak jartzeko aukera, muturreko egoeretan muturreko erabakiak hartu behar baitira”.

“Bestela Osorik tabernaren itxiera bezalako gehiago izango dira hemendik gutxira”. Protestak aurrera egin ahala, Udaltzaingoa bertaratu da eta Ertzaintzaren gutxienez 10 agente plazaratu dira.

Poliziak argudiatu du bilkura “komunikatuta ez zegoela”. Ostalarien eta polizien arteko tentsio une batzuk eta berbaldiak izan dira, baina ez da istilurik izan.

Ostalariek erabaki dute bilkurarekin jarraitzea, eta protestaren hasieratik ordubetera amaitutzat eman dute, “horixe baitzen aurreikusita genuen iraupena”.

Gaurko protestaren helburua “Udalari presioa egitea izan da, aste honetan izango dugun bilerara begira”.

6 IRUZKIN

  1. Protesta egitea ongi iruditzen zait, baina Ertzaintzak esan duen bezala abisatu beharra dago. Por zierto, ebaki bat 1.40-1.50…tabernara joateko gogoak kentzen dira. Ya kaña 2euro ta piko… Ama maiteaaa..

  2. Benetan?
    Hau da zuk ateratzen duzun ondorioa?
    Kaña bat edateko gogoa joaten zaizula?
    Ez duzu ezer ulertu oraindik?
    Zuk lan egiteko eskubidea duzun bezala, ostalariek ere badutela?
    Azken hilabeteetan betebeharrak bakarrik izan dituztela?
    ESKUBIDEAK(LANGILE GUZTIOK DAUZKAGUN ESKUBIDEAK DIRELA) ETA DEUSTESTATUAK DAUDELA .
    Eta horrelako zitalkeriarekin zatoz?
    ZERGATIK ESTEN DUZUE EZER, HITZA BETETZEKO EZ BADA!!!!
    Lotsagarria da, udalak bere hitza ez betetzea, baina lotsagarriagoa deritzot,ZJ BEZALAKO HERRITAR BATEN ENPATIA EZA.

  3. Herritarrak zuen aurrean laguntza eske, zuek esana gogoraraziaz…
    Eta BUZKANTZAK ORDAINETAN.!!!!!
    Gogoratu… bizitzak buelta asko ematen dituela!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen